BAT, BI, HIRU ETA LAU

Entzun
♪ ♫ ♪

Hitzak

Bat, bi, hiru eta lau
Txomiñek andria
falta dau.
Bilbon daka dendia
sagar ustelez betia,
sagar ustelak saldutakuan
topatuko dau andria.
Bat, bi, hiru eta lau

Deskribapena

Gaia: ume-kantua.
Bere gainekoak: soka-saltorako doinua. Eskolako errekreo orduan eta handik irtendakoan iluntzira artekoa, nesken gustuko jolasa zen abestuaz batera sokari eragitearena; mutilena, berriz, nesken soka tentagarriari tiraka aritzearena.
Berriemailea: Maria Bengoetxea (Ermua, 1906).
Abeslaria: Estibalitz González.
Aipamena: Kantu jolasak. Anaitasuna ikastola.
Drogetenitturri 10. eta 28. zkia.
Ermua eta Eitzako Euskara 162 orr.
Eibar kantuz kantu 169 orr.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Maria Villanueva maistra, adin guztietako bere 43 ikasleez inguratuta (1917).