EHIZTARIAK

Entzun
♪ ♫ ♪

Hitzak

Egun batian oldoztu jakun
danok ehiztara juatia,
handikan zerbait
ekarten bazan
gero meriendatzia.

---

Hartu genduzan birigarrua,
zozua eta belia,
durdula, mingor, eskillazua,
okilla, txantxangorria.

---

Esan genduan
Trabakura juanda
" Eran! " Sebastianari,
gero Ermuan gogoz guztiok
egin dezagun afari.

---

Gautu zan eta Artetan behera
umorez gentozanian,
zarata haundi bat
bat-batian zan
aurreko sastra artian.

---

Batek oratu zion hankatik,
beste bik belarrietatik,
txikiak tripa azpitxik eta
haundiak lepo-lepotik.

Deskribapena

Gaia: aratusteak.
Bere gainekoak: gerra aurreko urte nasaietan, koko janzteak eta aratuste jaiak libre zireneko urteetan Guillermo Bengoetxeak asmatu eta musikatutako bertsoak, gerora koadrilan abestu eta lagunarte-afari batentzat laineko txintxin batzuk ateratzeko asmoz plazaratutakoak.
Berriemaileak: Maria Bengoetxea (Ermua, 1906) eta Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921).
Abeslaria: Estibalitz González.
Aipamenak: Ermua eta Eitzako Euskara 170. orr.
Ermuan Kantuan 70. zkia.
https://ahotsak.eus/ermua/hizlariak/fede-iturriagagoitia-mallagarai/
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Eliz pareko Botxo tabernan, ehitatutako eperrak mostradore erdian (1973). Ikusi Drogetenitturri 272. zkia.