NESKAZAHAR ZAHAR ZAHAR

Entzun
♪ ♫ ♪

Hitzak

Neskazahar zahar zahar
denpora pasatu,
zegaitxik ez zitzanan
lehenago ezkondu?
Iñork ez esan,
neronek ezin esan,
horregaitxik gelditu
nintzan neskazahar.

---

Ezkondu eta gero
ikusten ditut nik,
euren bizimoduaz
ondo asperturik,
senarraren maleta
eraman eziñik...
Neskazaharrak ez dute
horrelango lanik!

Deskribapena

Gaia: erronda-kantua.
Bere gainekoak: sasoi baten neska edo mutilzahar geratzeak suposatzen zuen zama ahaztuta edo haren baten ahazteko, gazte jendeak umore handiz kantatzen omen zuen abesti hau.
Berriemaileak: Maria Bengoetxea (Ermua,1906) eta Miren Areitioaurtena (Ermua,1921).
Abeslaria: Estibalitz González.
Aipamena: Drogetenitturri 39. zkia.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Neska eta mutil gazteak (1925 ingurukoa).