UAUATXUA TUTULUN BERDE

Entzun
♪ ♫ ♪

Hitzak

Uauatxua tutulun berde
uauatxua masustra,
aita Bitorixara juan da
ama manduan hartuta.

---

Nere maitia lo ta lo
lo giro galanta dago,
azeritxua kalian dabil
ta egizu lo ta lo.

---

Ooooo! Ooooo!

Deskribapena

Gaia: ume-kantua.
Bere gainekoak: ama, amama edo izeko ezkongabekoren bat izan… andrazkoen ardura zen beti umeak lokartzearena, sehaskari eragin eta eragin, abesti arteko samurtasunarekin txikiaren begiak ixtea lortu arte, uauatxua lo ta lo.
Berriemailea: Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921).
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Miren Areitioaurtena kantu-emailea Ion semea besoetan duela (1953).