ARTAJORRARA

Escuchar
♪ ♫ ♪

Letra

Artajorrara noa
luberri berrira,
bedarra jorratuta
artua sasira.

---

Hankak arinak eta
burua arinago,
dantzan hobeto dakit
artajorran baino

Descripción

Gaia: kopla.
Bere gainekoak: artoa jorrailean, apirilean jorratzen da, arto-landarearen inguruko lurra harrotuz aireatzen lagunduz. Abestiaren erritmoak gonbite gehiago egiten du dantzarako baserri-beharretarako baino.
Berriemailea: Irene Aldalur (Zaldibar, 1918) .
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzailea: Fernando Aranberri.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: atxur, eskobara eta kopaleta hartuta agertu arren, neska gazteok orturako baino erromeriaren baterako itxura gehiago dute (1920 ingurukoa).