TXIKILIN MAÑA

Gaia: ume-kantua Bere gainekoak: ezin egokiago bizpahiru urteko umea altzoan hartu eta saltoka ibiltzeko, kantu amaieran hankak zabaldu eta txikiari bitarteko “zuluan” jausteko imintzioa eginez. Berriemaileak: Maria Bengoetxea (Ermua, 1906). […]

TXIKITXU POLIT HORI

Gaia: ume kantua. Bere gainekoak: idatziz ailegatu zaigun maitasun balada zaharrenetarikoa, Lope de Vega idazleak XVII. mendean jasoa eta guregana lo-kanta gisa iritsia. Berriemailea: Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921) eta Trinidad […]

TXIRRINTXON

Gaia: ume-kantua. Bere gainekoak: korro bat osatuz lurrean jezarrita olgatzekoa. Jokalari bat tente dago, zapi edo harritxo bat eskuan eta korroaren inguruan bueltaka dabil, abestuaz batera. “Itxi begixak!” esan ostean, […]

KATARRAMIXON

Gaia: ume-kantua. Bere gainekoak: ume txiki-txikientzat aproposa, etzanda dagoenean laztantzeko eta gozo hartzeko. Eskua zabalik, umearen aurpegitik behin eta berriro maitekiro pasatu, abestuaz batera. “Xapi! Xapi!…” kili-kili egin eta barretxoak […]

KIRIKIRIKAIZ

Gaia: ume-kanta. Bere gainekoak: ezpata-dantzara joaten ziren neskato eta mutiko gaztetxoenei, dantzaz gain kantuan ere erakusten zieten eta hau hantxe ikasitakoa da. Berriemaileak: Agus Agirregomezkorta (Ermua, 1920), Miren Areitioaurtena (Ermua, […]

LEHENENGOTXU HORI

Gaia: ume-kantua. Bere gainekoak: Kanta ezaguna sasoi baten gure zein inguruko herrietako umeen artean. Ahoz aho transmititu ostean, 60ko hamarkada amaieran Ermuko Ikastola sortu zenean, bertan ikasi zuten askok. Berdin […]

MARIGONAGORRI

Gaia: ume-kantua Bere gainekoak: udako beroekin ugaritu egiten dira marigorringoak eta deskuiduan eskura etorri ezkero kantutxo hau abesten zaie. Zomorroaren joera naturala gorantz hegan egitea denez, eguzkiaren alde jausten da […]

NESKA TXIKIA ZARA ZU

Gaia: ume-kantua Bere gainekoak: Laborda abadearengandik ikasitako kantua, eskola-errekreoetan plazan batu ume guztiak eta abestiak eta jolasak erakusten zien donostiar harengandik. Neska zein mutil txikiei jaten laguntzeko ezin aproposagoa da. […]

O BENUNO

Gaia:ume-kanta. Bere gainekoak: Nafarroa, Burgos edo Errioxa aldean uztailero 15 eguneko koloniak antolatzen ziren eta kantu hau umeek ikasten zuten errepertorioko abesti mitikoetako bat izan zen. Pertsona batek abestu eta […]

HORTAN TXIBIRI

Gaia: ume-kantua Bere gainekoak: udal kolonietako kantu mitikoa. Berriemailea: Estibalitz González. Abeslaria: Estibalitz González. Biltzailea: Estibalitz González. Grabaketa: Alboka Musika Eskola. Argazkia: Burgostik gertuko Tardajoseko udal kolonietan (1986).