BAT, BI, HIRU ETA LAU

Gaia: ume-kantua. Bere gainekoak: soka-saltorako doinua. Eskolako errekreo orduan eta handik irtendakoan iluntzira artekoa, nesken gustuko jolasa zen abestuaz batera sokari eragitearena; mutilena, berriz, nesken soka tentagarriari tiraka aritzearena. Berriemailea: […]

AZOGARA

Gaia: ume-kantua. Bere gainekoak: beste melodia batzuekin ezaguna da ere eta, umearen gustukoa bada, nahi beste animaliarekin luzatu daiteke. Adinaren arabera, jira bakoitzean animalia bakarra aipatu beharrean, aurretik abestutakoen soinuak […]

AURRERA

Gaia: ume-kantua. Bere gainekoak: herriko kolonietan, udalekuetan, ibilbide edo irteeratxo guztietan abesten zen berau, poliki-poliki hasieran, arintzen gerora erritmoa eta aipatzen dituen norabidezko mugimenduak eginez kantuarekin batera. Abestuaz, umeei bidea […]

ATXIA MOTXIA

Gaia: ume kantua. Bere gainekoak: umearen atzamar puntak kolpatuz abesten da eta hark eskua erretiratu barik eutsi behar dio; azken klan! esateaz batera, kolpatua izan behar zen atzamarra ahora sartu […]

ARRE BURRO MANDAKO

Gaia: ume-kanta. Bere gainekoak: etxeko giroan, amaren ahotik ikasitako kantua, umeari altzoan hartuta abestekoa. Jolasteko jarri belaun buruan txikia, norberari begira eta bi eskuetatik oratuta, kantuaren erritmora trostan erabiliz. “Handik […]

ARRE-ARRE ASTOTXUA

Gaia: ume-kantua. Bere gainekoak: altzoan hartu etxeko txikia eta trakatan-trakatan erabiltzeko moduko kantutxo aproposa, umetan ikasitakoa. Berriemailea: Maria Asun Totorika (Ermua, 1947). Abeslaria: Estibalitz González. Biltzailea: Estibalitz González. Grabaketa: Alboka […]

ANIKUNI

Gaia: ume kantua. Bere gainekoak: Indio Egunak, 70. hamarkadako udako kolonietan, urtero zuen bere lekutxoa eta umeentzat egunik maitatuenen artean zegoen. Benetako indiar sentitzeko ahaleginetan lagungarri izaten ziren buruko zinta […]

ALON DINGI DAGO

Gaia: ume kantua. Bere gainekoak: etxe giroan ikasitako kantua, umeak helduaren hanka bien artean burua sartuta duela, lepotxo gainean kantuaren erritmoa markatuz. Kantu amaieran kili-kili batzuk zain baditu, pozarren txikia! […]

AITXITXA ETA AMAMA

Gaia: ume-kantua. Bere gainekoak: abesti tradizionalen multzoko kantua, baina umeei abesteko erritmoarekin jasoa, txikia altzoan edo orkatila-buruan ipinita. Berriemaileak: Maria Bengoetxea (Ermua, 1906) eta Irene Aldalur (Zaldibar, 1918). Abeslaria: Estibalitz […]

AGILANDO

Gaia: Gabon-kanta. Bere gainekoak: XIX. mendetik zetorren ohitura zen Gabonetan herriko umeak kuadrilan etxerik etxe aginaldoa eskatzen ibiltzearena, peora parean edo eskaileraburuan kantatuz berau. Intxaurrak, sagarrak, gaztainak eta piku-pasak nahibestean […]