Maiatzak 6, ostirala: Goizean inaugurazio ofiziala Donostia Arena 2016 espazioan (Illunbe) izango da, topaketa honetan, 8.500 musika eta dantza ikasle batuko dira. Arratsaldeko 19:00etan Ermuko Kardenal Orbe plazan: Rózsavölgyi Guitar Orchestra Hungariakoa Choir “Goldky†and chamber student´s orchestra Eslovakiakoa Alboka Musika Eskola: Pispillu Abesbatza, Trikitilariak eta hizkuntza musikaleko 6 urte, Rotatibo eta A taldeetako ikasleen ahotsak. Ikasleak baserritar jantziekin etorri behar dira. Maiatzak 7, larunbata, 12:00etan Ermuko Kaldenal Orbe plazan: Musikschule der Stadt Pinneberg Klarinetten ensemble Alemaniakoa Musikschule Wil orchestra Suitzakoa Alboka Musika Eskola: Banda, Trikitilariak eta hizkuntza musikaleko B, C, D eta E taldeetako ikasleen ahotsak. Jaialdiaren amaiera maiatzaren 7an, iluntzean egingo da, 20:00etan Sagüesen. Ospakizun jendetsu honetan egoitzetako ikasleek osatutako Big Band batek joko du, ekitaldirako bereziki sortutakoa.
← Berriak