← Berriak

EMUSIK 2016 EGITARAUA

Maiatzak 6, ostirala:

Goizean inaugurazio ofiziala Donostia Arena 2016 espazioan (Illunbe) izango da, topaketa honetan, 8.500 musika eta dantza ikasle batuko dira.

Arratsaldeko 19:00etan Ermuko Kardenal Orbe plazan:
Rózsavölgyi Guitar Orchestra Hungariakoa
Choir “Goldky” and chamber student´s orchestra Eslovakiakoa
Alboka Musika Eskola: Pispillu Abesbatza, Trikitilariak eta hizkuntza musikaleko 6 urte, Rotatibo eta A taldeetako ikasleen ahotsak. Ikasleak baserritar jantziekin etorri behar dira.

Maiatzak 7, larunbata, 12:00etan Ermuko Kaldenal Orbe plazan:
Musikschule der Stadt Pinneberg Klarinetten ensemble Alemaniakoa
Musikschule Wil orchestra Suitzakoa
Alboka Musika Eskola: Banda, Trikitilariak eta hizkuntza musikaleko B, C, D eta E taldeetako ikasleen ahotsak.

Jaialdiaren amaiera maiatzaren 7an, iluntzean egingo da, 20:00etan Sagüesen. Ospakizun jendetsu honetan egoitzetako ikasleek osatutako Big Band batek joko du, ekitaldirako bereziki sortutakoa.