ERMUA europako EMUSIK jaialdiaren egoitzetako bat izango da Donostia eta beste 59 herri eszenatoki bihurtuko dira maiatzaren 4tik 7ra Europako musika eskoletako 8.500 ikaslek emango dituzten 120 kontzertu baino gehiagorako, Musika Eskolen Europako Elkarteak (EMU) antolatu duen EMUSIK, Musika Eskolen Europako Jaialdia, ospatzeko. Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren proiektua da EMUSIK, eta egoitzak izango ditu EAEn, Nafarroan, Iparralden eta Errioxan. Herrietan joko duten parte-hartzaileak Europako hurrengo herrialdeetatik etorriko dira: Espainia, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Danimarka, Estonia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Hungaria, Italia, Letonia, Liechtenstein, Luxenburgo, Norvegia, Austria, Polonia, Eslovakia, Suedia, Suitza eta Herbehereak. EMUSIK jaialdia baino gehiago da. «Musika batzen gaituen hizkuntza komuna da» premisatzat hartuta, ekitaldia aukera paregabea izango da kultura eta herrialde desberdinetako ezagutzak eta esperientziak partekatzeko eta Europako herri desberdinen arteko hurreratzea eta hartu-emana bultzatzeko. Horrez gain, festa eta musika-ospakizunaz aparte, festibalak ikusgaitasun handiagoa eman nahi dio musika eskolek maila guztietan (tokikoak, nazionalak, europarrak) egiten duten lan nekaezinari. Ermua; aurrefestibalaren programazioa Maiatzak 4, asteazkena, Ermua Antzokian 19:30etan Jugendkapelle der Musikschule Hartberg Wind Band de Hartberg-Steiermark (Austria). Maiatzak 6 eta 7, jaialdiaren egun garrantzitsuak Inaugurazio ofiziala Donostia Arena 2016 espazioan (Illunbe) izango da maiatzaren 6an. Hemengo zein atzerriko 8.500 musika-ikasleentzako topaketa honetan, musika eta dantza batuko dira errepertorio anitz batean, besteak beste, Donostiako martxa, Txanton piperri, Europako ereserkia eta EMUSIKerako espresuki konposatutako abesti bat: Musikatu bizitza. Irekieraren ostean dator ekimen nagusia: EMUSIKen parte hartzen duten Europako musika eskolek maiatzaren 6an, arratsaldean, eta 7an, goizez, bi errezitaldi emango dute bi egoitza desberdinetan. Modu horretan, 59 herri anfitrioiek doako 120 kontzertu baino gehiagoz osatutako programazioa hartuko dute, herritarrei zuzenduta. EMUSIK Ermuan Maiatzak 6, ostirala, 19:00etan Kardenal Orbe Plazan: Rózsavölgyi Guitar Orchestra Hungariakoa Choir “Goldky†and chamber student´s orchestra Eslovakiakoa Alboka Musika Eskola: Pispillu Abesbatza, Trikitilariak eta ahotsak. Maiatzak 7, larunbata, 12:00etan Kardenal Orbe Plazan: Musikschule der Stadt Pinneberg Klarinettenensemble Alemaniakoa Musikschule Wil orchestra Suitzakoa Alboka Musika Eskola: Banda, Trikitilariak eta ahotsak. Guztion arteko amaiaera Jaialdia maiatzaren 7aren iluntzean amaituko da, 20:00etan, Saguesen ospatuko den bukaera-festa batekin, herritarrei zuzendutakoa. Ospakizun jendetsu honetan egoitzetako ikasleek osatutako Big Band batek joko du, ekitaldirako espresuki sortutakoa eta Europako eskolen ikasleen laguntza izango duena, eta ondoren DJ saioa egongo da.
← Berriak