EZ DIZUT IRIKIKO

Entzun
♪ ♫ ♪

Hitzak

-Ene maitia jaiki
logura ez bazerade,
hemen aurkitzen gera
adiskidiak gerade.
Iriki zazu ba ate hori
barrura sartu gaitezen!

---

-Ez dizut irikiko
gau illunian aterik,
barrukuak ez daki
kanpokuaren berririk.
Zatoz eguna argitzen danian
ta egongo gera elkarrekin!

---

Lau lautara ginan hasi
gehien zanak irabazi,
galtzailliok hobe gendun
hobeto ikasi.

Deskribapena

Gaia: erronda-kantua.
Bere gainekoak: melodia eta gaia erabat aldatzen zaien bi kantutxoren segidarekin osatua eta lagun artean abestutakoa.
Berriemailea: Maria Bengoetxea (Ermua, 1906) eta Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921).
Abeslaria: Estibalitz Gonzalez.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz Gonzalez.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Neska eta mutil Zezen eguneko argazki jendetsuan (1950).