KANTA KANTARI BANIHARDUEN

Entzun
♪ ♫ ♪

Hitzak

Kanta kantari baniharduen
behin Gernikako kalian,
Goardia zibilak hartu eta
eraman ninduen aurrian.
Baita kartzelan sartu ere
eskarmentatzeko ustian,
baiña ni ez naiz eskarmentauko
neuria kantatu artian.

Deskribapena

Gaia: erronda-kantua.
Bere gainekoak: lantzean behin diru-eskean ibiltzen zen andretxo batek kantatzen zuen.
Berriemailea: Irene Aldalur (Zaldibar, 1918).
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzailea: Fernando Aranberri.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Foralak Eibarko Eskola Armeria parean, tartean ermuarrak (1920 inguru).