NESKA EDER ON

Entzun
♪ ♫ ♪

Hitzak

Neska eder on bat dago
bazter hortatik begira,
neugaz etorri biharko dala
aitak prestatzen badira.

---

Mutil zuzena naizela
egiya da hau berbera,
hementxe nago zeuri begira
noiz urtengozun atera.

Deskribapena

Gaia: Santa Ageda kopla.
Bere gainekoak: Vicente Yarzak “Kantaixok neskiai!” esanda erakutsi Alberto Gonzalezi eta honek Santa Ageda bezpera baten andregaiari abestu zion plazako honen etxepean. Berorrekin ezkondu zelako-edo, ez du sekula ahaztu!
Berriemaileak: Vicente Yarza (Ermua, 1871) eta Alberto González (Eibar, 1935).
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzailea: Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: kantore ibilitako berriemailea emaztearekin ezkonbidaian Valladoliden, mahatsondo artean (1962).