MATXALEN BUSTURIKO

Escuchar
♪ ♫ ♪

Letra

Matxalen Busturiko
izan balitz ona,
ez zonan etorriko
Bustiritik hona.

---

Hasi goiko kaletik
beheko kalerainok,
ez dago ederragorik
Matxalentxu baino.
Ai Matxalen, Matxalen
ai Matxalen!
Zure bila nenbillen
orain baino lehen.

---

Matxalen Busturiko
pipa erretzaillia,
pipiak erre dotsa
surraren puntia,

---

Matxalen Busturiko
astian birritan
Bilbon izaten dala
kolore gorritan.
Ai Matxalen, Matxalen
ai Matxalen!
Zure bila nenbillen
orain baino lehen.

Descripción

Gaia: erronda-kantua.
Bere gainekoak: Matxalen kantu inspiratzaile hori fikziozkoa edo erreala izan edo ez izan, hedapen zabala eta bertsio ugari dute bere gaineko koplek. Ermuan jasotako bi aldaera hauek kanta bakarrean batu ditugu.
Berriemaileak: Maria Bengoetxea (Ermua, 1906) eta Irene Aldalur (Zaldibar, 1918).
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: herriko neska gazteak errekan (1930 inguru).